XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZERU CHORTA

HAZILA

Hilen ilhabetea...

Bere zauriak karrakatzen ari, ongarri metaren gainean dago Job, usteldura dariola.

Hezurretaraino harrek jana, denek utzia, minaren minaz bai eta barneko bozkarioz ezin egonez oihuka dio zerurat: Sinhesten dut lurpetik piztuko naizela eta nere haragi huntan nik, bai nik ikusiko dutala nere Jainkoa.

Hilen ilhabethea...

Eskual-jendea, ichil eta ilhun menditik jausten haiz eta hil-herrietan hago... hire hezurreri so... nigarka...

Bai, ichur nigarrak, nigar othoiztuak, nigar amestuak eta hire gazten harroka zintzurrez igorrak oihu hau, herio-burrunber hirrika: Sinesten dut, orai denek utzia, jana, zapatua naizelakotz, sinhesten piztuko naizela. Sinhesten dut, hezurrak oro egun batez lurpetik chutiturik, iganen garela Jainko baitan den bethiereko Eskual-Herrirat. Sinhesten dut... eskualdun gaztek bihotz zabalak baitituzte, sinhestez betheko diren, bihotz hain zabalak!

FRAIDEA